ONGI ETORRI

Blog honetan mundu osoan zehar dauden musika estilo, eta horien atzean dauden instrumentu eta kultura desberdinak aztertuko ditugu.
Musikarekin jolastu eta horengandik ikasiko dugu.
Anima zaitez eta goza ezazu musikaz!
Izan zaitez Musikalari!

2011-11-15

Orkesta Heavy-a?

Orkestan jotzen den musika rock eta blues-arekin fusionatu zen ezerrekin baino lehenago, baina Heavyan horren zenbait alderdi erabiltzen hasi zirenetik, musika klasikoa horren parte izatera pasa da.

Eragin hori Black Sabbath taldearekin hasi zen, eta Deep Purple, Rainbow, Scorpions… jarraitu zioten.

Gaur egun, milaka musika estilo nahasten dira efektu berritzaile bat lortu nahian, baina orain arte gehien erabili dena musika klasikoa izan da.


Hemengo bideo honetan Metallica-ren "Nothing Else Matters" abestia entzun ahal izango duzue taldekideek eta San Francisco-co orkesta sinfonikoak eskainita. Disfrutatu, eta adi bi musiken arteko konbinaketa potenteari!




Bibliografia

Bizitzaren melodia

Orkesta hitza grekotik dator eta dantza egiteko lekua esan nahi du. Hitz hori V.mendean kalean egiten ziren antzerkietan musikarientzat zegoen zonaldea deskribatzeko erabiltzen hasi ziren, baina gaur egun, lekua baino, musikari desberdinen multzoa esan nahi du.
Orkesta batean instrumentuak estrategikoki kokatuta daude (argazkian bezala), eta sailkapen horretaz gain, honelako hau ere egin daiteke:

ORKESTAKO INSTRUMENTUAK

Kordak

Haizeak

Perkusioa

Arpa

Bibolina

Biola

Biolontzeloa

Kontrabaxua

Metalak

Egurrak

Tinbalak

Tronpeta

Tronboia

Tronpa

Tuba

Clarinetea

Fagota

Oboea

Txirula


INSTRUMENTU SOLISTAK

Kitarra

Laud-a

Pianoa

Kariloia



Zenbait kasutan mugimenduak berak musika baldintzatzen du, hau da; musika objektu batekin batera joango da hori gelditzen denean geldituz eta ibiltzen denean joz.
Musika hori oso berezia da, eta gure mugimenduetaz eta sentimenduetaz jabetzeko oso baliogarria da. Izan ere, zenbait jolasetan erabiltzen da.
HEMEN sakatuz gero, azaldutako teoriaren adibide batekin jolastu ahal izango zara.

Bibliografia