ONGI ETORRI

Blog honetan mundu osoan zehar dauden musika estilo, eta horien atzean dauden instrumentu eta kultura desberdinak aztertuko ditugu.
Musikarekin jolastu eta horengandik ikasiko dugu.
Anima zaitez eta goza ezazu musikaz!
Izan zaitez Musikalari!

2011-09-27

Kolpez kolpe

Gure eguneroko bizitzan agertzen diren elementuak berezko soinua dute eta posiblea da edozerrekin musika sortzea; izan ere, handik datoz gaur egun existitzen diren perkusio instrumentu gehienak. Elementu horien eragina ezagutu nahi baduzu ikusi bideoa eta hurbildu musika zure egunerokotasunera.



Interesgarria ezta?
Ba froga ezazu zure ingurunean dituzun elementuei ahalik eta soinu desberdin gehien ateratzen.
Milaka aukera dago ezta?

Gure bizitzan agertzen diren elementuak moldatuz eta eraldatuz, instrumentuak sortu dira. Horiek forma eta material anitzetakoak dira.
Hainbeste instrumentu dago zein ezinezkoa den guztiak zerrendatzea, baina bai sailaktzea, adibidez perkusiozkoak.
Ondorengo aurkezpenean perkusiozko instrumentu desberdinak agertzen dira.
Ezagutzen al dituzu?



Perkusioa dibertitzeko ezinhobea da, eta hori jotzen ez bada, horrekin jarduten izango da. Froga ezazu hementxe duzun jolasa eta dibertitu zaitez! Adi ibili eta kontuz erritmoarekin!

Bibliografia

GEU INSTRUMENTU

Historiagileek aztertu duten moduan, seguraski gizakia bera izango zen munduko lehenengo instrumentua; bere ahotsa erabiliz gai izango zen soinu desberdinak egiteko, eta horiek konbinatzeko musika eginez.

Gainera, lehenengo melodia horiek laguntzeko dantza egingo zuten beraien gorputza eta material desberdinak kolpatuz, hala nola; harriak, enbor hutsak, maskorrak edota anilalien hortzak.

Hementxe duzue Haka dantza Neo Zelandesaren bideoa, zeinetan pimeran ikusten da ahotsa eta gorputzaren arteko koordinazio eta konbinaketa intimidazio dantza eratzeko.




Beste objektuekin aritu zarela, zergatik ez duzu zure gorputzarekin frogatzen?
Ez da zuk uste bezain zaila, eta oso erritmo politak atera daitzeke.
Ikusi ezazu hemengo bideoa eta saia zaitez mutila imitatzen.



Lortu duzu?
Hau bai dela musika egiteko era dibertigarria!

Bibliografia

MUSIKAREN LEHEN PAUSOAK

Gizakiok, gure historiaren hasiera-hasieratik musika behar izan dugu gure beharrak eta sentimenduak gainerako pertsonei adierazteko.
Musika eboluzionatuz joan da kultura eta herrialde desberdin anitzak direla eta. Izan ere, lurralde bakoitzak berezko instrumentuak eta musika estiloa du.

EUSKAL MUSIKA

Mundu osoan zehar milaka musika desberdin dago, baina ez dugu ahaztu behar hementxe bertan folklore ohitura handia dagoela.
Zuek gure lurraldeko musika-kultura zabalera gerturatzeko atal berezi hau egin dut.
Gaur egun, folklorea sustatzen duten milaka talde desberdin dago, eta horietako bat Trikizulo taldea da.
Izenean sakatuz gero, horren zenbait argazki ikusi ahal izango dituzu.


Bibliografia