ONGI ETORRI

Blog honetan mundu osoan zehar dauden musika estilo, eta horien atzean dauden instrumentu eta kultura desberdinak aztertuko ditugu.
Musikarekin jolastu eta horengandik ikasiko dugu.
Anima zaitez eta goza ezazu musikaz!
Izan zaitez Musikalari!

2011-09-27

Kolpez kolpe

Gure eguneroko bizitzan agertzen diren elementuak berezko soinua dute eta posiblea da edozerrekin musika sortzea; izan ere, handik datoz gaur egun existitzen diren perkusio instrumentu gehienak. Elementu horien eragina ezagutu nahi baduzu ikusi bideoa eta hurbildu musika zure egunerokotasunera.



Interesgarria ezta?
Ba froga ezazu zure ingurunean dituzun elementuei ahalik eta soinu desberdin gehien ateratzen.
Milaka aukera dago ezta?

Gure bizitzan agertzen diren elementuak moldatuz eta eraldatuz, instrumentuak sortu dira. Horiek forma eta material anitzetakoak dira.
Hainbeste instrumentu dago zein ezinezkoa den guztiak zerrendatzea, baina bai sailaktzea, adibidez perkusiozkoak.
Ondorengo aurkezpenean perkusiozko instrumentu desberdinak agertzen dira.
Ezagutzen al dituzu?



Perkusioa dibertitzeko ezinhobea da, eta hori jotzen ez bada, horrekin jarduten izango da. Froga ezazu hementxe duzun jolasa eta dibertitu zaitez! Adi ibili eta kontuz erritmoarekin!

Bibliografia

No hay comentarios: