ONGI ETORRI

Blog honetan mundu osoan zehar dauden musika estilo, eta horien atzean dauden instrumentu eta kultura desberdinak aztertuko ditugu.
Musikarekin jolastu eta horengandik ikasiko dugu.
Anima zaitez eta goza ezazu musikaz!
Izan zaitez Musikalari!

2011-10-11

Perkusio Afrikarra

Perkusio Afrikarra aztertu nahi izatekotan Djembé instrumentutik hasi behar gara.
Afrika osoan zehar erabiltzen da milaka forma eta tonu desberdin dituen “danbor” hau, batez ere ospakizun eta erritualetan.

Bideo hauetan, festa giroan zein erlaxatzeko erabilzen diren zenbait abesti entzun ahal izango dituzu, eta horretaz gain, Djembea emakumeen kontua ere badela ikusi dezakezu.




Erritmo bakoitzak bere esanahia du, batez ere dantzak laguntzen duela, eta posiblea da emakume bat erditzear dagoela, edo herriko norbait gaixo dagoela adieraztea horien bidez. Djembearen historioa mendeetako luzeera du atzera begira, eta berarekin osatutako abestiak ahoz-ahoz pasa dira hezitzailetatik gaztetara.
Gaur egun oso arlo desberdinetan erabiltzen da; musika tradizionaletik reggae edo musika elektronikora.

Denborarekin, percusioa leku bat egin du mundu osoko musikan, eta Afrikatik etorritako estiloa batez ere sudamerikan sortutako reggaean erabili ohi da.

Hala ere, gaztelerazko abestiak ere badaude Djembearekin. Oso era desberdinean jotzen da musika estiloaren arabera, baina horretarako dira instrumentuak; bakoitzak bere behar eta nahietara egokitzeko eta horietaz gozatzeko.
Hona hemen Carmen Paris-en abestia: Pa' mi Genio




Bibliografia

No hay comentarios: