Reggae musika mundu osora zabaldu zen 1970eko hamarkadan Bob Marley eta bezalako musikariei esker. Izan ere, gaur egun Euskal Herrian Reggaea ia entzuten ez den arren, Bob Marleyren doinuak edonon entzun daitezke.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhXFQn0DS1fMPbwTsFu08wIdCxvqCwFjOxw67yL51r9SKQ9dZvOQc3GsL0yqmiBFZRIOsd3WaS0O2ZFVhh4xh-HEq4qFE01r8sVbURHkyRT-fr7ABIdy8VGQoMz1js9fK9uQ1rtzCgj0l-4/s320/fotos-bob-marley-colores.jpg)
Reggaea musika estilo bat izateaz gain, berezko erlijioa duen bizimodua da ere, eta beraz, jainko bat du: Rastafaria.
Rastafaria jainkoaren semetzat hartzen da, eta zenbait sozietatetan gizonezko jakintsuenak du botere hori. Bere herria bide egokiatik gidatzeaz gain, Rastafaria eredu bat ere izan behar da, eta hori dela eta, ezin du ez alkoholik edan ezta haragi edo arrainik jan, eta debekaturik dauka gorputzeko ilea, bizarra edo gorputzeko beste edozein atal moztea. Horren ondorioz, ilean txurroak egiten zaizkio "dreadlock" deritzotenak gaur egun rastak deitzen ditugun arren.
Bibliografia