Gure eguneroko bizitzan agertzen diren elementuak berezko soinua dute eta posiblea da edozerrekin musika sortzea; izan ere, handik datoz gaur egun existitzen diren perkusio instrumentu gehienak. Elementu horien eragina ezagutu nahi baduzu ikusi bideoa eta hurbildu musika zure egunerokotasunera.
Interesgarria ezta?
Ba froga ezazu zure ingurunean dituzun elementuei ahalik eta soinu desberdin gehien ateratzen.
Milaka aukera dago ezta?
Gure bizitzan agertzen diren elementuak moldatuz eta eraldatuz, instrumentuak sortu dira. Horiek forma eta material anitzetakoak dira.
Hainbeste instrumentu dago zein ezinezkoa den guztiak zerrendatzea, baina bai sailaktzea, adibidez perkusiozkoak.
Ondorengo aurkezpenean perkusiozko instrumentu desberdinak agertzen dira.
Ezagutzen al dituzu?
Perkusioa dibertitzeko ezinhobea da, eta hori jotzen ez bada, horrekin jarduten izango da. Froga ezazu hementxe duzun jolasa eta dibertitu zaitez! Adi ibili eta kontuz erritmoarekin!
Bibliografia
No hay comentarios:
Publicar un comentario